Posts Tagged 'bizkaiera'

LABAYRU HIZTEGIA: Bizkaiera, batuera, elebiduna.

Labayru hiztegia hiztegi elebiduna da eta bi hizkuntza uztartzen ditu euskara eta gaztelera erabiliz.  Euskaraz azken hogei urteotan garatu diren hiztegi gehienak elebakarrak izan dira, hots, hizkuntza bakar bat erabili izan da hiztegi osoan. Baina momentu honetan merkatuan hiztegi elebidunen premia handiagoa ikusten da gizartea garatuz doan heinean.

Hiztegi honetan ahozko eta idatzizko tradizioa bateratu egin dira eta monografia dialektalen eragina ere ikus daiteke. Batuerarako araututako formekin batera, bizkaieraren berbak ere sartu dira hauen erabilera bereziekin batera. Horrela, hiztegi honen helburu nagusietariko bat bete da batuerako hitz formen ugaltzea ekarriz. Korpusa hautatu, sailkatu, jorratu eta hornitzerakoan gainontzeko hiztegi elebidunak baino irizpide maila altuagoak erabili dira.


Esan beharra dago ere, lan taldeak gaur egungo errealitateari begiratu nahi izan diola hitzen adiera eta ezaugarri guztiak ahalik eta zehaztasun handienaz bilduz. Honekin loturik, berbak ez ezik, egitura konplexuagoak ere sartzen dituzte eguneroko hizkera biziak ekarriak direnak, eta gainontzeko hiztegi gehienak ez dira horrelako gauzetan oinarritu.

Nire ustez, gaur egun  filologo batek bizkaieraz defenditzeko gaitasuna izan beharko luke edo bakoitzak berea duen dialektoa gutxienez. Gaur ez zaio garrantzia handirik ematen ikastetxe askotan dialektoen ikasketari eta erabilerari, bakarrik forma estandarrean oinarritzen direlarik, hau da, batuera. Hau ikasten ari garen bitartean ez da horrenbeste nabaritzen, baina behin filologoak garenean, bakoitzak berea duen dialektoa zergatik ez genuen ikasi galdetzen diogu geure buruari.

Informazio iturriak:

· Labayru Hiztegia: “Bizkaiera ardatz duten hiztegia eta jarraibide liburuak” Berri Berriak, Azpeitiko Udala, 2006-06-02an eguneratua, http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1148996185-tik hartua 2009-06-14an.


EGUTEGIA

2024(e)ko apirila
A A A A O I I
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

KATEGORIAK

del.icio.us (Baliabide barriak)

RSS Library tag feed from delicious

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.

RSS http://planet.littera.deusto.es/feed

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.