Folksonomia (folk+taxo+nomia) hitzak “herriak antolatutako sailkapena” esan nahi du. Folksonomiak elementuen kategorizazio eta bildumari egiten dio erreferentzia eta pertsona bakoitzak bere bilduma eta bere kategorizazioa egiten du. Folksonomiak informazio material jakin bat hainbat erabiltzailek deskribatzerakoan sortzen dira. Adibidez, jende askok Wikipedia etiketa desberdinak erabiliz gorde du del.icio.us.-en, baina gehienek reference, wiki edo encyclopedia-n kointziditzen dutelarik.

Erabiltzaileek etiketak erabiliz egiten dituzte kategorizazioak. Blogen publikazioaren erreminta batzuetan, erabiltzaileek beraien artikuluak modu espezifikoan kategorizatu ditzakete. Hauek gero etiketa gisa interpretatuak izango dira blogen bilatzaile espezifikoen motoreen bitartez. Adibidez: Technorati etiketetan oinarritzen da edukia organizatzeko. Blogen erabiltzaileek eskuz gehitu behar dituzte etiketak beraien artikuluetara.
Technorati lider bezala kontsideratzen da folksonomian oinarrituriko edukiaren bilaketaren indexazioan eta inplementazioan. Baina beste bilatzaile motore batzuk ere, IceRocket esate baterako, etiketan oinarritutako bilaketa mota ere erabiltzen dute. Del.icio.us ere, sozial gogokoenen administrazioaren zerbitzua, etiketetan oinarritzen da erabiltzailearen edukia organizatzeko. Irudiaren administrazioaren zerbitzuek ere, Flickr eta Buzznet etiketak erabiltzen dituzte.
Informazio iturriak:
· MELONIE, Julie C. (2006-06): Blogger, Anaya Multimendia.
· Wikipedia, la enciclopedia libre: Folcsonomía, 2008-11-08an eguneratua, http://es.wikipedia.org/wiki/Folcsonom%C3%ADa -tik hartua 2009-01-02an