Posts Tagged 'atzizkia'

PROIEKTURAKO KORPUSAK

-garri eta –go atzizkien proiektua egiteko hiru korpus desberdinetan oinarritu gara. Korpus hauek idazleen idatziak jasotzen dituzte eta batzuetan ohartu gabe edo ez dakizkielako nola erabiltzen diren ondo atzizkiak gerta liteke eurek ere zenbait akats egin izatea. Horretarako, korpusean begiratu aurretik, -garri eta –go atzizkiak nola erabili beharko liratekeen aztertu ditugu hainbat iturri desberdin erabiliz gure proiektuan.

Behin hau ondo aztertuta, korpus hauek erabili ditugu:

Elhuyarren Zientzia eta Teknologien Korpusa: bi atalez osatua da:

  • Zientzia eta teknologiaren alorreko euskarazko testugintzaren adierazgarria izateko asmoz diseinatu den gune orekatua.
  • Eskuragarritasunaren arabera korpuseratzen diren obrez edo obra-zatiez osatutako atal irekia.

Klasikoen Gordailua: hemen irakurtzeko, erabiltzeko eta ezagutzeko testuak bildu dira eta ez gordeak bakarrik izateko. Euskal Testuen Gordailuan hainbat testu zeuden sarean, Josu Lavinek egindako digitalizaio lanak abiapuntu izanik. Literatura alorreko testuak dira gehienak, baina ez bakarrak.

Ereduzko Prosa Gaur: Hemen aurkezten den lexiko honen xedea hitz zerrendan bildutako sarrera bakoitzaren erabilera aztertzea da. Erabilera historian zehar, eta erabilera gaur egun. Hortaz, konparazio bat egiten da lexiko honetan, ikusteko, azken batean, zein den hitz edo sarrera bakoitzaren joera.

-go atzizkiari dagokionez, hiru hitzetan oinarritu gara okerreko erabilera aztertzeko eta testu idatzietan zenbaterainoko presentzia duten ikusteko: entzulego, biztanlego eta ikuslego. Hiru hitz hauek lehenago aipatutako korpusetan bilatu ditugu jakiteko zein esaldietan oker erabili diren. Klasikoen Gordailuan ez da egon hitz horien agerraldirik, baina beste bietan bai Zientzia eta Teknologien korpusean agerraldi gehien agertu direlarik.  –garri atzizkiarekin ezin izan dugu horrelako bilaketarik egin korpusetan, izan ere, testuinguruaren araberakoa baita honen erabilera, baina horrek ez du esan nahi ez denik gaizki erabiltzen.

-garri ATZIZKIA

Balio aktiboa zein pasiboa duen garri atzizkiak antz handia dutela ikusten da nahiz eta berdinak ez izan. Baina zein arrazoi dago garri biek bakarra izan behar dutela pentsatzeko? Xabier Artiagoitiak honen gainean uste du hiru arrazoi eman daitezkeela gutxienez. Arrazoiak ondoko hauek dira:

  • Balio bikoiztasuna aipatu arren, tradizio gramatikalak ez ditu inoiz ere garri morfema bi bereizten izan.
  • Garri-ren bidez adjektiboak sortzen dituen eragiketa morfologikoaren emankortasuna bi balioekin ikusten da, eta ezin da esan bata bestea baino emankorragoa denik.
  • Bokal aldaketaren arau fonologikoak garri bakarrari eragiten dio, eta ez dago beraz bereizketa susmarazten digun arrazoirik.

Hortaz, garri bakarra dugula onartzen du Xabier Artiagoitiak, ez baitago morfologi prozedura biren aurrean gaudela pentsatzeko inolako argudiorik. Garbi uzten du garri morfemaren balio biak bakar baten bil daitezkeela, beraren bidez sortzen den adjektiboari dagokion subjektua oinarrizko aditzaren lehen osagarria litzatekeen determinatzaile sintagma delako kasu bietan.

Informazio iturriak:

· “Garri atzizkiaren izaera bikoitzaz: zergatik den maitagarria bezain mingarria”. X Artiagoitia ASJU XXIX-2 (1995) 355-405.  2009-06-19an hartua.


EGUTEGIA

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Jun    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

KATEGORIAK

ARTXIBOAK

del.icio.us (Baliabide barriak)

RSS http://planet.littera.deusto.es/feed

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
Watch videos at Vodpod and other videos from this collection.