Blogaren helburua Teknologia Berrien gainean informazioa ematea eta argitzea da iturri desberdin eta fidagarriak erabiliz. Askotan praktikan jartzen ditugu hainbat gauza teoria zein den argi jakin gabe, hau da, atzean zer dagoen edo zer ezkutatzen den jakin gabe, eta horietako bat informatika arloa dugu.
Beraz, gure gizartean modan dauden eta arlo honekin erlazionatuta aurkitzen ditugunĀ hitz espezifikoak, hitz berri zein maileguak etab. azaltzen saiatuko naiz. Bestalde, gaztelaniazko artikuluak “liburuaren bilakabidearekin, historiarekin” erlazionatuta egongo dira.
Duela urte pare bat, Teknologia Berrien gaineko mota askotako informazio desberdina ematen hasi nintzen “blogari” delako web orrialdean. Helbidea honako hau da: www.blogari.net/jongas. Artikulu guztiak euskaraz bilduta daude orrialde horretan, baina hemen gaztelaniaz ere agertuko dira.
Besterik gabe, gozatu informazioaz.
0 Responses to “Hitzaurrea”