Troll-ei buruz hitz egitean, informatikako hizkeran, interneten arazoak eta istiluak sortzen “gozatzen” duten pertsonez mintzatzen gara. Hauek foroen martxa normala apurtu egingo dute eta “borrokak” sortzen saiatuko dira hiru modutara:
· Modu bortitzean, zein irain zein probokazioekin.
· Modu inteligente batean gaiak aldatzen saiatuz.
· Modu inteligente batean pertsona bateri jarraitzea bultzatuz.
Troll-ak beti daude prest edozein motatako argumentuekin jendea molestatzeko edota txarto sentiarazteko, berain helburua hori delarik. Ez dakigun arrazoiren batengatik ez dute hausnartzen benetako jendea mintzen ari direla. Zenbat eta sufrimendu eta haserre handiago sortu, orduan eta poziago sentitzen dira, izan ere, argi gelditzen baita arrakasta izan dutela.

Momentu honetan horrenbeste Troll egotearen arrazoia anonimotasunaz baliatzearen ondorioa da. Batzuen arabera, Troll-ei errazago egiten zaie jendea erasotzea eta molestatzea, izan ere, foroa erabiltzen duten erabiltzaileak abstrakzio digital gisa hartzen dituzte jende erreal gisa baino.
Troll bateri aurre egiten saiatzea bere jokoan erortzea da azken finean, eta egin dezakegun gauzarik onena jaramonik ez egitea da beraiek baztertuta senti daitezen. Baina, hala eta guztiz ere, antzemateko modu asko daude behin beraien Internet Protokoloa (IP) zein den jakinez gero. Horrela, erabiltzailea blokeatzeko aukera ere badago.
Informazio iturriak:
· Rafael Menéndez-Barzanallana Asensio: Internet Seguridad Informática, Troll Cibernético. Departamento Informática y Sistemas. Universidad de Murcia. 2007-07-06an eguneratua, http://www.um.es/docencia/barzana/DIVULGACION/INFORMATICA/Troll.html -tik hartua 2008-12-23an.
· José Luis Freire: Diccionario de términos infomáticos. 2008an eguneratua, http://www.elrinconcito.com/diccionario.php?letra=t –tik hartua 2008-12-23an.