Archive for the 'littera' Category

DUBLIN CORE

Dublin Core Metadatuen Iniziatibak (DCMI) informazioaren bilatzeak, trukatzeak eta gestioak egiteko arau sinple batzuk eskaintzen ditu.
DCMI-k honako hau egiten du:

• Errekurtsuen deskribapenerako arau internazionalen garapen eta mantentzea.

• Garapena egiten duten eta erabiltzaileen komunitate mundialaren alde egitea.

• Dublin Core soluzioen erabilera orokorra bultzatzea.

Organizazio gisa, Dublin Core-ren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

Independentea: DCMI ez dago kontrolatuta komertzial espezifiko edo beste interes batzuen bitartez, eta ez dago esparru espezifiko batzuetara bideratua ezta horrek bideratzen duen soluzio espezifiko teknikoetara ere.

Internazionala: DCMI-k munduko edozein organizazioen parte hartzea bultzatzen du linguistika eta kultura desberdintasunak errespetatuz.

Eragingarria: organizazio irekia da eta bere helburua parte hartu duten organizazioen adostasuna eratzea da; ez dago aurretiazko betekizunik parte hartzeko.

Dublin Core metadata estandar sinple bat da, baina aldi berean eragingarria den elementu multzoa da eta sareko baliabideen gama handia deskribatzeko balio du. Dublin Core estandarrak bi maila dauzka: sinplea eta kualifikatua. Dublin Core Sinpleak hamabost elementu barnean hartzen ditu. Kualifikatuak hiru elementu gehigarri dauzka (publikoa, jatorria eta eskubideak), elementuen hobekuntza talde moduan (kalifikatzaileak ere deituak) elementuen semantika bikaintzen duena eta erabilgarriak izan daitezkeenak deskubripen errekurtsoetan.

Dublin Core-ren semantikak bibliotekonimia, konputazio zientzia, testuaren kodifikazioa, museoen komunitatea eta beste arlo batzuetako formazio akademiko eta praktikoko talde profesional internazionalak ezarri dituzte.

Informazio iturriak:

· Dublin Core Metadata Initiative, 2008-12-08an eguneratua, http://dublincore.org/ -tik hartua 2008-12-31an.

METADATA

Datu batzuk dira eta datu horiek beste datu batzuk deskribatzen dituzte, nola, noiz, eta nork bildu dituen datu horiek eta nola formateatu diren adieraziz. Orokorrean, metadatuen talde batek, datuen talde bati egiten diote erreferentzia eta askotan ezinezkoa egiten zaigu bata bestearengandik desberdintzea.

Metadatuek datuak aurkitzen laguntzen dizkigute eta informazio argi eta kontestualizatu bat ematen die ordenagailuei datu horiek ongi bideratzeko. Metadatuak beharrezkoak dira datu baseetan gordetako informazioa ulertzeko eta XML aplikazioetan beharrezko elementu bilakatu da.

Gehien aipatutako metadatuen helburua biltzaileetan egiten diren bilaketen bikaintasuna da. Informazio gehigarriak erabiliz emaitzak zehatzagoak izan ohi dira. Metadatuek lanaren joan etorria errazten dute datuak modu automatikoan formatu batetik bestera aldatuz. Baina horretarako beharrezkoa da metadatuek datuen estruktura eta edukia deskribatzea.

Metadatuak normalean hiru irizpide erabilita sailkatzen dira: funtzioa, aldakortasuna eta edukiaren arabera, eta beraien bizitza zikloak ere hiru fase desberdin burutzen ditu: sorketa (eskuz, erdi automatikoki edo automatikoki), manipulazioa (datuak aldatzen badira, metadatuak ere aldatu egingo dira) eta suntsiketa (hauen suntsiketa ikertu egin behar da).

Metadatuen formatuen garapena bultzatzen duten bi talde aurki ditzakegu: multimedia teknika eta web semantikoa. Formatu ezagunenak eta handienak honako hauek dira: ID3, MPEG-7, MPEG-21, TV-Anytime, Dublin Core, LOM, Errekurtsoen dekribapen markoa (RDF), RDF Schema, OWL, NewsML eta SportsML.

Informazio iturriak:

· Alberto Lacalle: Dato, información y conocimiento, 2008ko ekainean eguneratua, http://albertolacalle.com/contenidos_datos.htm -tik hartua 2008-12-29an.

· Alberto Lacalle: Contenidos, 2008ko ekainean eguneratua, http://albertolacalle.com/contenidos.htm -tik hartua 2008-12-29an.

· Wikipedia, la enciclopedia libre: Metadato, 2008-12-12an eguneratua, http://es.wikipedia.org/wiki/Metadato -tik hartua 2008-12-29an.


EGUTEGIA

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Jun    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

KATEGORIAK

ARTXIBOAK

del.icio.us (Baliabide barriak)

RSS http://planet.littera.deusto.es/feed

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
Watch videos at Vodpod and other videos from this collection.