Dublin Core Metadatuen Iniziatibak (DCMI) informazioaren bilatzeak, trukatzeak eta gestioak egiteko arau sinple batzuk eskaintzen ditu.
DCMI-k honako hau egiten du:
• Errekurtsuen deskribapenerako arau internazionalen garapen eta mantentzea.
• Garapena egiten duten eta erabiltzaileen komunitate mundialaren alde egitea.
• Dublin Core soluzioen erabilera orokorra bultzatzea.
Organizazio gisa, Dublin Core-ren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
• Independentea: DCMI ez dago kontrolatuta komertzial espezifiko edo beste interes batzuen bitartez, eta ez dago esparru espezifiko batzuetara bideratua ezta horrek bideratzen duen soluzio espezifiko teknikoetara ere.
• Internazionala: DCMI-k munduko edozein organizazioen parte hartzea bultzatzen du linguistika eta kultura desberdintasunak errespetatuz.
• Eragingarria: organizazio irekia da eta bere helburua parte hartu duten organizazioen adostasuna eratzea da; ez dago aurretiazko betekizunik parte hartzeko.

Dublin Core metadata estandar sinple bat da, baina aldi berean eragingarria den elementu multzoa da eta sareko baliabideen gama handia deskribatzeko balio du. Dublin Core estandarrak bi maila dauzka: sinplea eta kualifikatua. Dublin Core Sinpleak hamabost elementu barnean hartzen ditu. Kualifikatuak hiru elementu gehigarri dauzka (publikoa, jatorria eta eskubideak), elementuen hobekuntza talde moduan (kalifikatzaileak ere deituak) elementuen semantika bikaintzen duena eta erabilgarriak izan daitezkeenak deskubripen errekurtsoetan.
Dublin Core-ren semantikak bibliotekonimia, konputazio zientzia, testuaren kodifikazioa, museoen komunitatea eta beste arlo batzuetako formazio akademiko eta praktikoko talde profesional internazionalak ezarri dituzte.
Informazio iturriak:
· Dublin Core Metadata Initiative, 2008-12-08an eguneratua, http://dublincore.org/ -tik hartua 2008-12-31an.
