Teknologia berrien zabaltzeak, edukazio ezak eta banda zabalaren hedapenak belaunaldi berri bat ekarri dute informatikaren munduan. Belaunaldi honek inork egin ezin izan dituen gauzak egiten disfrutatzeko erabili du bere inteligentzia (hacker-ak), edota bestela, informazioa osteko edo sistema seguritatea apurtzeko (cracker-ak).
Interneteko bandaloak cracker-ak dira. Hau da, pertsona hauek programagarriak diren sistemen ezaugarrien inbestigazioaz disfrutatzen dute, eta baita nola aprobetxatu bere erabilera posibleak; betiere intentzio txarraz egiten dutelarik. Beraien ezagupenak etiko aldetik gutxi duten helburuak lortzeko baino ez dira izan.

Hacker-ek horrela bataiatu zituzten cracker-ak, izan ere, azken hauek gauzatzen dituzten lapurreta eta bandalismoarekiko “nazka” sentitzen baitute errealitatean. Hasieran, denak hartzen dira hacker-tzat, baina batzuetan hauek birus txikiren bat gutxienez idazteko gogoa izaten dute jendeari kalte egiteko eta horiek cracker-tzat hartzen dira.
Orokorrean, hainbat cracker mota desberdintzen dira: piratak, lamer-ak, phreaker-ak, trasher-ak, spammer-ak, cyberpunk-ak eta insider-ak. Bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak ditu, baina azken finean denen helburua da kalteren bat edo beste eragitea.
1993tik hona, asko ugaldu dira birusak. Hasieran, 3000 birus inguru baino ez ziren existitzen, baina gaur egun 500.000 ordenagailu baino gehiago infektatuta daudela kalkulatzen da birus informatikoren batengatik eta 100 milioi korreo elektroniko baino gehiagok birusen bat dute. Beraz, kontuz ibiltzea baino ez zaigu gelditzen gure ordenagailua ere infektatua izan ez dadin.
Informazio iturriak:
· Javier Delgado Rosas: Historias de crackers y hackers, D.R. Paralax Multimedia, 2001eko abuztuan eguneratua, http://www.paralax.com.mx/antivirus/ar03-hackersyvirus.html -tik hartua 2008-12-25ean.
· Blog de los docentes del Departamento de Informática: DeptoInformatica, “Microsoft, Crackers y Vandalismo en Línea”, 2007-06-20an eguneratua, http://deptoinformatica.blogspot.com/2007/06/microsoft-crackers-y-vandalismo-en-lnea.html -tik hartua 2008-12-25ean.