EDAK proiektua

Duela urtebete baino zertxobait gutxiago aurkeztu zuen EUDIA ikerketa taldeak EDAK (Euskara Dialektalaren Ahozko Korpusa) proiektua. EUDIAk euskararen bariazioari ematen dio garrantzia eta horretarako bere zentzu zabalenean ikertuko ditu desberdintasunak hizkuntzaren diakronia kontuan harturik: bariazio soziolinguistikoa, geolinguistikoa, lexikoa, morfologia…

Euskarak urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi zer motatako aldaketak hartzen dituen ikustea da EDAK proiektu honen helburu nagusietarikoa.  Baita esan beharra dago, horrekin batera eta horretan oinarrituz, euskara dialektalaren ahozko korpusa sortzea ere helburu duela. Euskara hizkuntza ikertzerako orduan, korpus honek datutegi bezala jokatuko du, korpusean oinarrizko datuak bildurik.


Euskaraz hainbat korpus daude baina ahozko korpusa ere beharrezkoa da, izan ere, euskarari buruzko ikerketa bat egin behar denean ahozko euskararen korpus dialektal ezak atzeratu eta zaildu egiten baitu ikerketa hori.

Korpusean bildutako datuek ondoko bi ezaugarri hauek izango dituzte:

  • Euskalki eta hizkera garrantzitsuenak bilduko ditu.
  • Belaunaldietako datuak 45-50 urte ingurukoenak eta 20-25 urte ingurukoenak izango dira, batez ere, nagusien hizkera kontuan hartuz.

Horretarako aurretiazko galdera sorta bat prestatuta egongo da informatzaileari egiteko gorago aipatutako ezaugarri horietan ahalik eta informazio eta etekin handiena ateratzeko hartzaileari. Ondoren, informatzailearen soinuak eta transkribaketak erabiliko dira korpusa osatzeko Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu, katalogatu eta hedatuz.

Informazio iturriak:

· Badihardugu Euskara Elkartea. Euskal Herriko hizkera eta ahozko ondarea. 2009ko ekainean eguneratua http://www.ahotsak.com/ -tik hartua 2009-06-19an.

0 Responses to “EDAK proiektua”



  1. No Comments Yet

Leave a Reply




EGUTEGIA

Ekaina 2009
M T W T F S S
« May    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

KATEGORIAK

ARTXIBOAK

del.icio.us (Baliabide barriak)

RSS http://planet.littera.deusto.es/feed

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
Watch videos at Vodpod and other videos from this collection.