Archive for Urtarrila 8th, 2009

2.0 LIBURUTEGIA

“2.0 liburutegia” kontzeptu eta terminoaren sorrerak, hedapenak eta ezarkuntzak blogosferaren esparruan izan zuen lekua Michael Casey blogero eta bibliotekari ospetsuaren eskutik. Bera hasi zen posteatzen bere “LibraryCrunch” blogean liburutegiak eta informazio zerbitzua liburutegi zentroetan ulertzeko modu berria azaltzen zituelarik.

Michael Caseyk “2.0 liburutegia” honela definitu zuen bere blogean 2005eko irailean: liburutegiek merkatuko beharrei erantzuna modu azkar baten ematea ahalbidetzen duen funtzionamendu modeloa da. Honek ez du esan nahi egungo erabiltzaileak abandonatu behar ditugunik. Aldaketa azkarraren filosofia da, antolamendu flexibleen estrukturena, web 2.0-ren erreminta berriena eta erabiltzaileen parte hartzearena. Honek liburutegia egoera indartsuago baten jarriko du eta jendearen beharrizanak eraginkortasunez konponduko ditu.

Helburua erabiltzaileek liburutegira informazioaren mugimenduan gehikuntza bat sortzea da. Horrela erabiltzailea diseinuan eta liburutegi zerbitzuen inplementazioan murgiltzen saiatuko da, interakzioa, feedback (atzeraelikadura) eta parte hartze aktiboa sustatuz. Horrela, liburutegi zerbitzuak une oro egongo lirateke eguneratzen, eta baita birbaloratzen hobeto erantzun ahal izateko komunitateko beharrizanei.


Kontzeptu hau proposatzen dutenek “2.0 liburutegi” zerbitzuaren modeloak tradizionala ordezkatzea espero dute, hau da, azken mende hauetan direkzio bakarrekoa karakterizatua izan dena. Baina nola eraldatu hau dena? Nola izan aktiboagoak erabiltzaileak liburutegi batean? Nola bildu informazioa? Nola inplementatu 2.0 zerbitzuak?

Bada, horretarako OPAC (liburutegiko katalogo bibliografiko digitalerako sarbide puntua) delakoak egokituko lirateke, edo beste erreminta batzuk sortu: esate baterako, liburutegietako fondo bibliografikoetara erabiltzaileek edukiak gehitzea Wikipedia moduan, edota irakurriz nahiz ezagutzaz aportatutako eta aintzakotzat hartu daitezkeen ikuspuntuak.

Gure herrialdean 2.0 liburutegien printzipioak eta zerbitzuak dituzten liburutegi gutxi dauzkagu oraindik, nahiz eta batzuk badauden: Euskal Herrian badugu adibidez Muskizko Liburutegi Munizipala. Bentazosko I.E.S. As Mariñas-ek erabiltzaileei blog baten bitartez artikuluak publikatzen uzten du, edota baita Sabadell-eko Liburutegi Unibertsitarioa bloga eta Del.icio.us kontua dituelarik.


Errekurtsuen barietatea nahiko handia da, baina momentuz gehien erabiltzen direnak blogak eta RSS kanalak dira. Liburutegiek aurrerantz jarraitzen dute posibilitate berrien etorkizunerantz, zeinetan teknologia berrien adaptazioa beharrezkoa den liburutegiaren kontzeptu berria berriz asmatzeko. Orain inoiz baino gehiago bibliotekaria sozietate berriaren alturan jarri behar da eta erabiltzaileen beharrizanetara egokitu.

Informazio iturriak:

· Wikipedia, la enciclopedia libre: Biblioteca 2.0, 2008-09-09an eguneratua, http://wiki.sedic.es/index.php/Biblioteca_2.0 -tik hartua 2009-01-08an.

· Marcos Ros-Martin: El documentalista enredado, “La biblioteca 2.0: Los bibliotecarios sin Gutenberg, 2007-07-02an eguneratua, http://www.documentalistaenredado.net/519/la-biblioteca-20-los-bibliotecarios-sin-gutenberg/ -tik hartua 2009-01-08an.

· Universia, El universo 2.0, un desafío para España, Bibliotecas España, http://biblio.universia.es/seccionEspecial.jsp?idEspecial=108&idSeccion=5655&title=UNIVERSO-2-0-DESAFIO-ESPA%D1A&idSeccionAd=1 -tik hartua 2009-01-08an.

IRUÑA-VELEIA

Iruña-Veleian aurkitu diren euskarazko idatziek eta ostrakek, zeramika gainean egindako inskripzio eta irudiak, zeresan handia izan dute azken urte hauetan, izan ere, orain arte genituen ideia eta iritzi ugari zalantzan jartzen baitituzte.

Idatzi hauek antzinako euskaran idatzita daude eta alfabeto latinoa erabiliz, beraz erromatar garaikoak direla ematen du nahiz eta datazio zehatzik ezin den eman. Beste hitz batzuen artean, honakoak dira aurkitu direnak: «zuri urdin gori», «edan ian lo», «geure ata zutan», «urdin isar», «iesus ioshe ata ta mirian ama», «ian eta edan», «iaun».

Pompeia Valentina-ko domusa

Honetaz gain, 270 ostraka ere aurkitu izan dira Pompeia Valentina erresidentzian. Ostrakak III. mendean daude datatuak eta bertan kristautasun eragina nabari da; ezagutzen den kalbario (Jesusen gurutziltzatzea) zaharrenetarikoa, eta baita zerbait exotikoa ere; hieroglifikoak, irakaslea egiptoarra zela eta haurrei irakasteko erabilia izan zela pentsatzera bultzatzen gaituena.

Joakin Gorrotxategi lingustak Henrike Knörr-ekin batera aztertu zituen ostrakak eta ematen duten inpresioa, hots, ulergarritasun nabariegia eta gardenak izatea, engainagarria izan daitekeela ere adierazi zuen. Izan ere, sintaxi konplexurik ez da agertzen eta oinarrizko lexikoa baino ez dugu: senidetasun hitzak (ata, ama), koloreak (zuri, gori, urdin), ohiko aditzak (edan ian lo), konjuntzioak (ta) eta posesiboa (geure).










Duela hilabete eta erdi, informe desberdinek aurkitutako piezen garrantziari buruzko argumentu guztiak errefusatu egiten dituzte, eta gainera, pieza horien benetakotasuna zalantzan jartzen da. III eta VI mendeen bitartekoak jotzen diren euskarazko idatzien gainean, informeek ondorioztatzen dute ez dagoela inolako euskarri zientifikorik datazio horretan.

Adituek beraiek egindako analisietan ez dute iruzurrari ezta delituari buruz aipamenik egiten, baina beraien informeetan bai jariatzen da piezen manipulazioak egon direla eta orokorrean prozesu arkeologikoaren dokumentazioan zorroztasun falta egon dela.

Informazio iturriak:

· Iruña-Veleia, Arkeologia-Aztarnategia, 2008an eguneratua, http://www.veleia.com/euskera/index.php -tik hartua, 2009-01-01ean.

· Erabili.com, Berri Berriak, “Euskararen kronologia ia 600 urte aurreratu daiteke Iruña-Veleian”, 2006-06-19an eguneratua, http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1150453540 -tik hartua, 2009-01-01ean.

· EuskalHerria.com, Gara, “Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos “inequivocamente” en euskera”, 2006-06-16an eguneratua, http://www.gara.net/idatzia/20060616/art169077.php -tik hartua, 2009-01-01ean.

· Mikel Saez: Terrae Antiquae, “Iruña-Veleia”, 2008-11-19an eguneratua, http://foroterraeantiqvae.ning.com/video/iruna-veleia-noticia-de-19-de -tik hartua, 2009-01-01ean.

· Wikipedia, la enciclopedia libre: Iruña-Veleia, 2009-11-20an eguneratua,
http://eu.wikipedia.org/wiki/Iru%C3%B1a-Veleia -tik hartua 2009-01-01an.


EGUTEGIA

Urtarrila 2009
M T W T F S S
« Dec   May »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

KATEGORIAK

ARTXIBOAK

del.icio.us (Baliabide barriak)

RSS http://planet.littera.deusto.es/feed

  • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
Watch videos at Vodpod and other videos from this collection.